XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PEKATARIAI BURUZKO IKASBIDEA.

1. Ikasbideko bigarren agindua.

2. Ez dozu iñor ilgo.

Ez dozu ezkon-naasterik egingo.

Ez dozu gazterik ustelduko.

Ez dozu aragikeririk egingo.

Ez dozu sorginkeririk ez aztikeririk egingo.

Ez dozu semerik aren amaren sabelean ilgo, ezta sein barriari bizitzarik kenduko be.

Ez dozu iñoren ondasunen gurari bidebagekorik izango.

3. Ez dozu guzurrez ziñik egingo.

Ez dautsazu iñori egin ez dauan gauzarik ezarriko.

Ez dautsazu iñori irain baltzik ezarriko.

Ez dautsazu iñori gorrotorik izango.

4. Ez zara bikoitza izango, ez adimenez ez berbaz: toleskeria eriotz-sarea da-ta.

5. Zure itza ez da guzurtia ez utsa izango, egiñez betea baiño.

6. Ez zara diru-gose izango, ez lapur, ez azaluts, ez maltzur, ez arro.

Zure lagun-urkoaren aurka ez dozu asmo txarrik gertatuko.

7. Ez dautsazu iñori gorrotorik izango; batzui erantzun egingo dautsezu, ostera, ta beste batzui erruki izango zakiez (zaiakez); erregutu egingo dozu batzun alde, ta beste batzuk zeure arima lez maite izango dozuz.

GAIZTAKERITTK ALDE EGIN.

1. Alde egizu, ene seme, edozein gaiztakeritik eta gaiztakeri dirudian edozetatik.

2. Ez zaitez asarrekor izan, asarrekeriak gizerailtzara daroa-ta.

Susmo txarreko be ez zaitez izan, ezta eztabaidakari ez arroko be: guztiotatik gizerailtzak datoz-ta.